Itxi

boxeo izarrak

00:55ean

Munduko txapeldun izandako Frankie Randalli eskainitako "Boxeo Izarrak", gaur

EITB MEDIA

Bi borrokaldi izango dira ikusgai: lehena Julio César Chávezen aurka egindakoa, eta bigarrena Juan Martin "Latigo" Coggiren aurkakoa.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Frankie Randall boxeolaria omenduko du aste honetako "Boxeo Izarrak" saioak.

Orain astebete hil zen Frankie Randall, pisu superarinean munduko txapeldun izandakoa eta Julio César Chávezi irabazi zion lehen boxeolaria. Hori dela eta, Urteberri eguneko saioa berari eskainiko diote.

Bi borrokaldi bikain izango dira ikusgai. Bata, Julio César Chávezen aurka egindako bat, eta bestea Juan Martin "Látigo" Coggi argentinarraren aurka egin zuena. Frankie Randall bost aldiz izan zen munduko gerrikoaren jabe eta bere garaiko boxeolaririk onenen aurka neurtu zituen indarrak.  

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek aurkeztutako "Boxeo Izarrak" saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 00:55ean, ETB1en.