boxeo izarrak
01:00etan
Txapeldun olinpikoak izango dira "Boxeo Izarrak" saioaren ardatz, gaur gauean
EITB Media
Bi borrokaldi eskainiko dira: Robson Conceiçao vs Luis Coria eta Robeisy Ramirez vs Brandon Valdes.
-
Boxeo eskularruak. Irudia: EITB Media
Bi borrokaldik osatuko dute aste honetako "Boxeo Izarrak" saioko emanaldia. Lehenengoa, Robson Conceiçao eta Luis Coriaren artekoa izango da. Conceiçao brasildarrak urrezko domina eskuratu zuen 2016ko Joko Olinpikoetan. Afizionatu mailan bere zenbakiak bikainak dira: 405 garaipen eta galdutako 15 neurketa. Profesional legez, orain arte egin dituen 14 borrokaldietan garaile izan da. Coria mexikarrak, ostera, 12 neurketa irabazi ditu eta hiru galdu.
Bigarren borrokaldian, Robeisy Ramirez eta Brandon Valdes arituko dira. Robeisy kubatarra bitan izan da txapeldun olinpikoa (2012an eta 2016an). Profesional mailan debuta egin zuenean, galtzea suertatu zitzaion, baina harrezkero neurketa guztiak irabazi ditu. Valdes kolonbiarrak ordea, 13 garaipen lortu ditu eta galdutako bakarra dauka.
Manu Maritxalarrek eta Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duten "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 01:00etan, ETB1en.