boxeo izarrak
00:25ean
Welter pisuko munduko txapelketa, gaur, "Boxeo Izarrak" saioan
EITB MEDIA
Lehenbizi, Spence vs Garcia norgehiagoka eskainiko du ETB1ek; ondoren, Collard vs Lavallais borrokaldia.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB MEDIAren bideo batetik hartutako irudia.
Welter pisuko munduko txapelketa bikaina izango da ikusgai gaur, otsailak 19, "Boxeo Izarrak" saioan. Lehenbizi, Spence vs Garcia norgehiagoka eskainiko du ETB1ek; ondoren, Collard vs Lavallais borrokaldia.
Lehenbiziko borrokaldia Errol Spence eta Danny Garcia welter pisuko boxeolaririk onenetarikoen artean izango da. Spence bost aldiz izan da munduko tituluaren jabe eta Garcia zazpi bider bi pisu desberdinetan. Gainera, Spencek egindako 26 borrokaldiak irabazi ditu. 2019ko urrian kotxe istripu ikaragarria izan zuen eta, kirola utzi egin beharko zuela zirudien arren, ez zuen hausturarik izan, eta 14 hilabete geroago berriro munduko txapelketa jokatu zuen. Bere aurkari izango den Danny Garciaren zenbakiak hauek dira: 36 garaipen eta galdutako bi.
Bigarren norgehiagoka pisu ertainekoa izango da. Clay Collardek eta Quincy Lavallaisek neurtuko dituzte indarrak.
Manu Maritxalarrek eta Pedro Mari Goikoetxeak gidatutako "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:25ean, ETB1en.