Itxi

boxeo izarrak

00:20ean

Leon Spinks, pisu astuneko munduko txapelduna, gaur gauean "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Muhammad Aliren aurka jokatutako bi borrokaldi ospetsuenak eskainiko ditu saioak.

  • Leon Spinks boxeolaria.

    Leon Spinks boxeolaria. EITB Mediaren bideo batetik lortutako irudia.

Duela hilabete hil zen Leon Spinks, pisu astunean munduko txapeldun eta Montrealeko Joko Olinpikoetan urrezko dominaren irabazlea. Haren omenez, gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioak boxeolariaren bi borrokaldirik ospetsuenak eskainiko ditu, zehazki, Muhammad Aliren aurka jokatutako munduko txapelketak izango dira ikusgai. Ordurako, Ali 21 aldiz gerrikoaren jabe izanda zegoen eta lehenengoz indarrak neurtu zituztenean, Spinksek zazpi borrokaldi bakarrik zituen eginak. Norgehiagoka historikoak dira, gogorrak eta ikusgarriak.

"Boxeo Izarrak" gaur izango dira ikusgai 00:20etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.