Itxi

boxeo izarrak

00:40an

Pisu astuneko boxeolari gazteak, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB MEDIA

Pisu astuneko bi borrokaldi eskainiko dituzte: Jared Anderson vs Kingsley Ibeh eta Efe Ajagba vs Jonatham Rice. Aurretik, baina, pisu ertaineko norgehiagoka bat ere izango da ikusgai.

  • Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar, platoan

    Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Aste honetako "Boxeo Izarrak" saioan pisu astuneko boxeolariak izango dira protagonista, baina pisu ertaineko borrokaldi bat ere ikusteko aukera izango da.

Hala, lehen norgehiagoka pisu ertainekoa izango da, eta Esquiva Falcao izango da bertan ikusgai. Brasildarrak zilarrezko domina eskuratu zuen Londreseko Joko Olinpikoetan eta profesional mailan egin dituen 27 borrokaldiak irabazi ditu. Bere aurkaria Artur Akavov izango da, munduko txapelketa bi aldiz jokatu duen errusiarra.

Ondoren eskainiko dituzte bi neurketak pisu astunekoak izango dira. Bata, Jared Anderson eta Kingsley Ibeh boxeolarien artekoa. Andersonek 21 urte baino ez ditu eta orain arteko zazpi borrokaldietan garaipena lortu du. Azkena, Efe Ajagbak eta Jonatham Ricek jokatuko dute. Ajagba nigeriarrak ez du behin ere galdu, 13 neurketa egin ondoren.

Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar gidari, "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:40ean, ETB1en.