boxeo izarrak
00:20ean
Luma pisuko munduko txapelketa bikaina, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan
EITB Media
Emanuel 'Vaquero' Navarrete eta Cristopher 'Pitufo' Diazen arteko norgehiagoka izango da ikusgai.
-
Pedro Mari Goikoetxeak aurkezten du "Boxeo Izarrak". Argazkia: EITB Media
Gaurko "Boxeo Izarrak" saioak Emanuel Vaquero Navarrete eta Cristopher Pitufo Diazen arteko norgehiagoka eskainiko du, Luma pisuko munduko txapelketa bikaina. Historian zehar hainbat aldiz gertatu den antzera, Mexiko eta Puerto Ricoko boxeolariak aurrez-aurre jarriko dira. Navarrete zazpi aldiz izan da munduko tituluaren jabe, bi pisutan. Diazek behin jokatu du munduko txapelketa, baina ezin izan zuen irabazi.
Norgehiagoka bikain honen ondoren, Xander Zayasen azken neurketa izango da ikusgai. 18 urteko mutil honek orain arteko borrokaldi guztiak irabazi ditu eta etorkizun bikaina dauka.
Hirugarren neurketan, beste boxeolari gazte bat emango du saioak ezagutzera: Floyd Diaz. Afizionatu mailan emaitza bikainak lortu ondoren, 17 urterekin egin du debuta. Azkenik, Samuel Molina eta Rubén Garcia espainiarren arteko norgehiagoka eskainiko dute. Molina, estatu mailako boxeolaririk onenen artean dago, orain arteko 13 borrokaldietan nagusitu delarik.
"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai 00:20etik aurrera ETB1en.