Itxi

boxeo izarrak

00:15etik aurrera

Leon Spinksi eskainitako saioa, gaur gauean, "Boxeo Izarrak"en

EITB MEDIA

Muhammad Aliren kontra egin zituen bi borrokaldi eskainiko dira.

  • Leon Spinks boxeolaria

    Leon Spinks boxeolaria. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Udako denboraldiari ekingo dio gaur "Boxeo Izarrak" saioak. Lehenengo saio honetan aurten zendu den Leon Spinks boxeolari estatubatuarra izango da protagonista.

Pisu astuneko munduko txapelduna eta Montrealeko Joko Olinpikoetan urrezko dominaren irabazle izandakoa da. Saio honetan, Muhammad Ali boxeolariaren aurka egin zituen bi borrokaldiak eskainiko dira. Batetik, 1978ko otsailean Las Vegaseko Hilton Pavilion-en jokatukoa (Munduko WBC eta WBA txapelketa); eta bestetik 1978ko irailean Nueva Orlansen egindako neurketa.

"Boxeo Izarrak" saioa ostiralero izaten da ikusgai, 00:15etik aurrera, ETB1en.