Itxi

boxeo izarrak

00:25ean

Manny Pacquiao, gaurko "Boxeo Izarrak" saioaren ardatz

EITB Media

Manny Pacquiao boxeolariak Yordenis Ugasen aurka jokatutako borrokaldia eskainiko du saioak.

  • Manny Pacquiao boxeolaria.

    Manny Pacquiao boxeolaria.

Manny Pacquiaoren azken borrokaldia izango da gaurko "Boxeo Izarrak" saioaren ardatz nagusia. Joan den abuztuan Yordenis Ugasen aurka egindako norgehiagoka izango da ikusgai. Pacquiao historiako onenen artean dago, zazpi pisutan munduko titulua lortu duelako. Ugas kubarrak, ostera, afizionatu mailan emaitza onak lortu zituen, besteak beste, urrezko domina munduko txapelketan eta brontzea Joko Olinpikoetan. Welter pisuko munduko gerrikoa izango da jokoan.

Bigarren neurketa Elvis Rodriguez eta Kenneth Simsen artekoa izango da. Dominikarrak 11 garaipen lortu ditu eta bat izan ezik beste guztiak k.o bidez. Simsek 15 garaipen, bi porrot eta berdinketa bat ditu bere gain.

Amaitzeko, pisu astuneko borrokaldi bat: Sonny Conto eta Waldo Cortesen artekoa.

"Boxeo Izarrak" gaur gauean izango da ikusgai 00:25etik aurrera ETB1en.