boxeo izarrak
00:20ean
Sebastián Fundora, superwelter pisua emateko gai den bi metroko mutila, "Boxeo Izarrak" saioan
EITB Media
Estatu Batuetako boxeolariak Daniel Lewis australiarraren aurka egindako norgehiagoka izango da ikusgai.
-
Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. Argazkia: EITB Media
Sebastián Fundora hartuko dute protagonista aste honetako "Boxeo Izarrak" saioan, 00:20etik aurrera, ETB1en.
Ia bi metroko mutil batek superwelter pisuan boxeatu ahal izatea berez da miresgarria. Gizakia baino gehiago armiarma dirudi. Hauxe da Sebastian Fundoraren kasua. Orain arte inork ez du mendean hartu eta asteburu honetan Sergio Garcia kantabriarraren aurka jokatuko du Munduko Txapelketarako kanporaketa. ETB1eko saioan Fundorak Daniel Lewisen aurka egindako norgehiagoka izango da ikusgai.
Ondoren, Joshua Francok eta Andrew Moloneyk jokatutako bi txapelketak eskainiko dira. Amerikarra eta australiarra boxeolari txikiak bezain gogorrak dira.
Kontakizuna Pedro Mari Goikoetxeak egingo du Manu Maritxalarrekin batera.