Itxi

boxeo izarrak

00:10ean

Pacquiaoren oinordekoa den Magsayo filipinarra eta 'Maravilla' Martínez, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute kontakizuna 00:10etik aurrera ETB1en.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. Argazkia: EITB Media

"Boxeo Izarrak" saioak eskainiko duen lehenengo norgehiagoka Mark Magsayok eta Julio Cejak egingo dute. Magsayo filipinarra Manny Pacquiaoren kutuna da eta orain arte egindako 22 borrokaldietan nagusitu da. Ceja mexikarra munduko txapeldun izan zen 2015ean. Garaileak munduko txapelketa jokatzeko aukera izango du. 

Bigarren neurketan Sergio Maravilla Martínez eta Brian Rose ikusiko ditugu aurrez-aurre. Argentinarrak adinaren legea hautsi nahi du berriro munduko gerrikoa eskuratuz. Horretarako pausoak ematen ari da eta Rose britainiarra da gainditu beharreko azterketetako bat. 

Azken norgehiagokan Subaru Murata japoniarra eta Keven Monroy mexikarra arituko dira. 

"Boxeo Izarrak" saioa gaur 00:10ean izango da ikusgai ETB1en, Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatuta.