Itxi

boxeo izarrak

00:10ean

Hiru borrokaldi bikain gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Lehen borrokaldian, Carlos Castro eta Oscar Escandon izango dira aurrez aurre.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea aurkezleak.

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea aurkezleak.

Gaur gauean "Boxeo Izarrak" saioak hiru borrokaldi bikain eskainiko ditu. Hasteko, Carlos Castro eta Oscar Escandon boxeolariak ikusiko ditugu aurrez aurre. Castrok ez du borrokaldirik galdu, 26 norgehiagoka jokatu ditu eta denak irabazi. Escandon bere aldetik, Munduko txapelduna izandakoa da.

Ondoren, Brian Lua eta Frebian Gonzalez boxeolari gazteen arteko borrokaldia izango da ikusgai. Profesional mailan denbora gutxi daramate eta biek orain arteko borrokaldi denak irabazi dituzte.

Amaitzeko, Junto Nakatani japoniarrak eta Angel Acosta aurkariak euli pisuko munduko gerrikoa izango dute jokoan.

"Boxeo izarrak" gaur izango da ikusgai 00:10etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en