Itxi

boxeo izarrak

00:45ean

Marvin Haglerren bi borrokaldi historiko, boxeolariaren heriotzaren urteurrenean, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Aste honetako programak bi neurketa handi gogoratuko ditu: John Mugabiren aurka eta Rat 'Sugar' Leonarden aurka egin zituenak.

  • Pedro Mari Goikoetxea, "Boxeo Izarrak" saioko aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea, "Boxeo Izarrak" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB Media

Orain urtebete hil zen Marvin Hagler, historia osoan pisu ertainean izan den boxeolaririk onenetariko bat. Aste honetako "Boxeo Izarrak" saioak Hagler gogoratzeko bi borrokaldi aukeratu ditu: John Mugabiren eta Rat Sugar Leonarden aurka egin zituenak.

John Mugabi afrikarrak ikaratzeko moduko zenbakiak zituen Haglerren aurka boxeatu zuenean. 26 neurketa, eta beste horrenbeste k.o. Norgehiagoka ikusgarria gertatu zen. Leonarden kontrakoak ere sekulako ikusmina sortu zuen, boxeolari horrek urrezko domina eskuratu zuelako Montrealeko Joko Olinpikoetan eta, profesional mailan, ordurako zazpi aldiz munduko tituluaren jabe izanda zegoelako. Estilo desberdineko boxeolarien arteko neurketa izan zen eta makina bat zeresan eman zuen, historia osoko borrokaldirik gogoratuenetako bat askorentzat.

Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztuta, "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:45ean, ETB1en.