boxeo izarrak
00:15ean
Welter pisuko borrokaldi bat eta pisu ertaineko munduko kanporaketa, gaur gauean "Boxeo Izarrak" saioan
EITB Media
Welter pisuko munduko txapelketa batekin abiatuko dute programa: Terence Crawford vs Shawn Porter. Ondoren, pisu ertaineko munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa izango da, Esquiva Falcãoren eta Patrice Volnyren artekoa.
-
Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioko aurkezlea. EITB Media
Gaurko "Boxeo Izarrak" saioan hiru borrokaldi eskainiko dituzte, tartean welter pisuko munduko txapelketako hitzordu bat eta pisu ertaineko munduko kanporaketako lehia bat.
Welter pisuko munduko txapelketarekin hasiko dute emanaldia, eta Terence Crawford eta Shawn Porter izango dira bertan aurrez aurre. Crawfordek 37 borrokaldi egin ditu eta ez du behin ere galdu; 15 aldiz izan da munduko gerrikoaren gabe hiru pisutan. Porter ere izan da munduko txapeldun, lau aldiz, hain zuzen ere.
Bigarren norgehiagoka pisu ertaineko munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa izango da. Esquiva Falcãok eta Patrice Volnyk neurtuko dituzte indarrak. Bietatik batek ere ez du oraingoz borrokaldirik galdu.
Emanaldia osatzeko, Steve Rolls eta Christopher Brooker boxeolarien arteko lehia eskainiko dute, pisu superertainekoa.
Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztuta, "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.