Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Pisu superarineko bi borrokaldi, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa eskainiko dute lehenik: Jose Pedraza vs Jose Carlos Ramírez. Bigarren norgehiagokan, berriz, Arnold Barboza eta Antonio Moran arituko dira aurrez aurre.

  • Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioko aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB Media

Gaurko "Boxeo Izarrak" saioak pisu superarineko bi borrokaldi eskainiko ditu.

Hasteko, munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa izango da ikusgai, eta titulu horren jabe izandako bi boxeolari ikusiko ditugu aurrez aurre. Alde batetik, Jose Pedraza, 29 garaipen eta galdutako hiru borrokaldi dituen gizona. Bestetik, Jose Carlos Ramírez; 26 garaipen eta porrot bakarra azaltzen da haren palmaresean.

Bigarren norgehiagokan, bestalde, Arnold Barboza eta Antonio Moran arituko dira lehian, pisu superarineko nazioarteko txapelketa jokoan. Barboza kaliforniarrak orain arte egindako 25 neurketak irabazi ditu; mexikarrak, berriz, 26 borrokaldi irabazi ditu, eta lau galdu.

Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztuta, "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:30ean, ETB1en.