Burubero
Agurra
Xabier Intxaustik markak hautsi ditu 'Burubero' lehiaketan
Burubero | ETB
48 saio egin ditu, 14 final jokatu eta, guztira, 14.100 euro irabazita esan dio agur lehiaketari.
Xabier Itxaustik, 23 urteko idiazabaldarrak, marka guztiak hautsi ostean agur esan dio 'Burubero' lehiaketari. Fisika ikasketak burutu zituen EHUn eta nano-zientzietan espezializatuta dago. Urriaren 14an aurkeztu genizuen Xabier, eta lehenengo momentutik maitemindu gintuen bere sinpatiak. Guztira, 48 saio egin ditu gure alboan.
Orain arte, Joseba Agirrezabalaga izan da gurekin saio gehien egin dituen lehiakidea, 28 saiorekin. Kasualitatea, Joseba eta Xabier kuadrillako lagunak dira eta azken honek saio kopuruaren errekorra erauzi dio Josebari, berak baino 20 saio gehiago eginez. Horrez gain, Iker Gurrutxagarekin batera, 'Burubero'ren ibilbide osoan final gehien burutzea lortu dituen lehiakidea da, 14 finalekin.
Guztira, bi zaku, lehenengoan 3.800 euro eta bigarrenean 6.500 euro eskuratu ditu. Gainontzeko hamabi finaletan 3.800 euro batzea lortu ditu. Orotara, 14.100 euro eraman ditu Idiazabalera Xabierrek. Zaila izango zaie datozen lehiakideei bere markak haustea!
Tamalez, lan kontuak direla eta, agur esan diogu Xabierri. Tamalez, gure saioan ibilbidea amaituko duelako; baina gu pozik, bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak lortu dituelako. Horregatik, 'Burubero'ko lan talde osoaren partetik, zorterik onena opa dizugu Xabier!! Laster arte!!
Xabierri agur esan diogun arren, 'Burubero'k aurrera jarraitzen du, egunero 1.000 euro gehiago lehiara atereaz. Beraz, zuk ere gurean marka guztiak hautsi nahi badituzu, bidali zure datuak burubero@eitb.eus helbidera.
helbidera. helbidera.