Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

Zakua

Hondarribira joan da "Burubero"ko 19.700 euroko zakua

Bere bigarren zakua eskuratu du Zuhaitz Elejaldek eta 16 final jokatu ditu guztira.

8:09

"Burubero" saioak bere denboraldi honetako bigarren zakurik handiena banatu du; 19.700 euroko zakua irabazi du Zuhaitz Elejalde eibartarrak.

Zuhaitzen bigarren zakua da hau eta, 16 final jokatu ostean, irabazi du 19.700 euroko saria. Guztira 27.300 euro eskuratu ditu gaur arte, baina oraindik lehian jarraitzen du.

Zuhaitzek 35 urte ditu, Hondarribian bizi da, nahiz eta sortzez eibartarra izan. Irakaslea da baina eszedentzia hartuta dago orain. Zakua irabazita eszedentzia luzatzea gustatuko litzaiokeela esan zuen. Orain badu aukera!

Gainera, zakua irabazi duen arren, "Burubero"n parte hartzen jarraitzen du eta diru gehiago irabazteko aukera izango du.

 

go du.