Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

Gaur, 22:15ean

Iker Irribarria, Sara Cozar eta Onintza Enbeita, 'Burubero Fest' saioan

A.A. | EiTB

Irati Etxebarria, Mikel Iriarte eta Ivan Poyatoren laguntzaile lanetan arituko dira gaur, 22:15etik aurrera.

0:21

Iker Irribarria pilotaria, Sara Cozar aktorea eta Onintza Enbeita bertsolaria izango dira gaurko 'Burubero Fest' saioko gonbidatu bereziak. Larrabetzuko Irati Etxebarria, Donostiako Mikel Iriarte eta Barakaldoko Ivan Poyato lehiakideen laguntzaile izatea egokituko zaie, 4.000 euroko zakua irabazteko lehian.

Kike Amonarrizek eta Ylenia Bagliettok gidatzen duten saioa asteazken gauero izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Muska probak, kultura orokorreko galderak eta gonbidatuei buruzko datu bitxiak dituzten galderak osatzen dute lehiaketaren dinamika. Lehiakide bakarrak jokatuko du finala, baina irabazitako puntuak eurotan eramango dituzte beste biek.

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, euskaraz badakizu, ondo pasatzeko gogoa eta adinez nagusi izatea besterik ez da behar. Baldintza horiek betez gero, bidali zure datuak helbide honetara: burubero@eitb.eus.

/a>.