Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

22:15ean

Musikariz gainezka dator gaurko 'Burubero Fest' saioa

EITB

Aste honetako saioan, Gazteako Joseina Etxeberria eta Ainhoa Etxebarria eta 'Go!azen'eko Aritz Mendiola aktorea izango dituzte.

0:21

Gaur gauean, festa berezia antolatu dute 'Burubero Fest' saioan. Gazteako Joseina Etxeberria eta Ainhoa Etxebarria eta 'Go!azen' telesaileko Aritz Mendiola aktorea izango dituzte gonbidatu, eta lehiakideei laguntzen arituko dira.

4.000 euroko zakua irabazteko irrikaz datoz Xubane Iza azpeitiarra, Patxi Martinez bermeotarra eta Bartzelonan bizi den Asier Andia bilbotarra. Laguntzaile ezin hobeak aukeratu dizkiete lehiakideei. Asmatuko al dituzte zakuko galdera guztiak?

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, euskaraz jakitea, ondo pasatzeko gogoa edukitzea eta adinez nagusia izatea besterik ez da behar. Eskaera helbide honetara bidali behar da: burubero@eitb.eus.

'Burubero Fest' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.