Chiloé
22:00etan
Bretainiatik agurtuko du Zigor Iturrietak 'Chiloé' saioa gaur gauean
EiTB
Iparraldeko zenbait herri bisitatu ostean, trail du Bout du Monde lasterketan parte hartuko du.
Zigor Iturrietak Bretainiara joko du 'Chiloé, Lasterka Munduan' saioaren denboraldiko azken atalean, gaur gauean. Frantziako eskualde honetako iparraldean hainbat herri bisitatuko ditu: Paimpol, Perros-Guirec, Trégastel, Locquirec, Plougasnou eta Morlaix. Ohi denez, lekuan lekuko paraje ikusgarriak erakusteaz gain, gastronomia kontuak ekarriko dizkigu.
Bidaia amaitu aurretik, Plouzané herrian jokatzen den trail du Bout du Monde lasterketan hartuko du parte. 57 kilometroko ibilbidea du eta Frantziako probarik politena dela diote.
'Chiloé, Lasterka Munduan' saioa 22:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.