Itxi

Edozein Herriko

Edozein Herriko

Edozein Herriko

22:30ean

Donostiako su artifizialak, gaur gauean zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Julian Iantzik eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute emanaldia, eta hainbat gonbidatu berezi izango dituzte.

  • Izaro Iraeta eta Julian Iantzi

    Izaro Iraeta eta Julian Iantzi. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak eskainiko dira gaur gauean ere zuzenean 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Aste osoan bezala, Julian Iantzik eta Izaro Iraetak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, eta, oraingoan, Italiako Scarsella Fireworks pirotekniaren erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da.

Gainera, hainbat gonbidatu berezi izango dituzte platoan, besteak beste, Andoni Ollokiegi musikaria, Julen Telleria kazetaria, eta Iñigo eta Andoni Arzallus Itzurun konpartsako kideak. Bestalde, Mikel Pagola su artifizialetan aditua ere saioan izango dute lagun.

Su artifizialen emanaldia "Edozein Herriko..." saio bereziaren barnean eskainiko da, eta 22:00etan hasiko da programa.