Itxi

Edozein Herriko

Edozein Herriko

Edozein Herriko

Bilboko Aste Nagusia

Bilboko su artifizialak zuzenean, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Iñigo Agirre kazetaria, Leire Orbe aktorea, Unai Goikolea DJa eta Aitor Albizua ETBko aurkezlea izango dituzte saioan gonbidatu.

  • Su artifizialak.

    Su artifizialak.

Gaur gauean, Bilboko su artifizialak izango dira zuzenean ikusgai "Edozein Herriko.." saioan. Gaur Valenciana pirotekniak eskainiko du su artifizialen ikuskizuna, eta Julian Iantzik eta Ilaski Serranok egingo dute kontakizuna.

Emanaldiaren aurretik, hainbat gonbidatu izango dituzte, horien artean Iñigo Agirre kazetaria, Leire Orbe aktorea, Unai Goikolea DJ eta modan aditua, Aitor Albizua ETBko aurkezlea eta Mikel Pagola su artifizialetan aditua.

"Edozein Herriko..." saioa ostiral honetan, 22:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.