Edozein Herriko
22:00etan
Marijaiaren agurra gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Ilaski Serranok eta Julian Iantzik gidatuko dute Bilboko Aste Nagusiari amaiera emango dion ekitaldiaren zuzeneko emanaldia.
-
Marijaiaren agurra.
Gaur gauean, "Edozein Herriko…" saioak Marijaiaren agurra eskainiko du zuzenean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Jaietako bederatzigarren egunean, itsasadarretik egingo duen ibilbidean, pertsonaia ezagunak agur esango die aurtengo festei sugarren artean.
Julian Iantzik eta Ilaski Serranok gidatuko dute saioa eta hiru gonbidatu oso berezi izango dituzte: Gontzal Mendibil, Xabi Solano eta Joxi Gimenez (Doctor Deseo) musikariak.