Itxi

Egunak egin du

Egunak egin du

Egunak egin du

22:00etan

'Egunak egin du'ren debate saio berezia izango da gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

'Gobernura bidean' izenburupean, hauteskundeen eta PSOE eta Podemosen akordioaren ondoren sortutako egoeraren analisia egingo dute Klaudio Landak eta bere gonbidatuek.

0:23
Klaudio Landa, 'Egunak Egin Du' saioko aurkezlea

'Egunak egin du' saioaren lan-taldearen eskutik, debate saio berria izango dugu ikusgai ostegunero, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Aktualitateari begira jarriko dira astero Klaudio Landa eta bere solaskideak, puri-purian dauden gaien analisia egitera. 'Gobernura bidean' izenburupean, lehen saioak hauteskundeen eta akordioen ondoren sortutako egoerari erreparatuko dio.

Klaudio Landak bost gonbidatu izango ditu ostegun honetan: Xabier Barandiaran, Soziologian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Maite Ubiria, kazetaria; Garbiñe Biurrun, epaile eta Euskadiko Auzitegi Goreneko magistratua; Galder del Campo, legelari eta ekonomialaria, eta Andoni Unzalu, komunikazio aholkularia.

Igandeko hauteskundeen emaitzez hitz egingo dute, baina arreta berezia jarriz azken orduan: PSOEk eta Podemosek lortu duten gobernu aurreakordioa aztertuko dute. Gobernu hori ateratzeko behar diren beste alderdien babesaz edota abstentzioaz ere jardungo dira. Halaber, koalizio gobernua osatzeko akordioa hain denbora laburrean gauzatu izanaren arrazoiak aztertuko dituzte, kontuan izanda apirileko hauteskundeen ondoren, lau hilabete egon zirela negoziaketetan eta ez zutela akordiorik lortu.

Euskal alderdien jarrera ere aztertuko dute eta PSOE-Podemos gobernua aurrera aterako balitz, Euskal Herrian izango lukeen eraginaz arituko dira. Azkenik, eskuin muturraren gorakadak ere debatean lekua izango du.

Horretaz gain, Euskal Herritik Madrilera doazen hainbat politikariren iritziak jasoko dituzte bideo moduan: Aitor Esteban (EAJ-PNV), Mertxe Aizpurua (EH Bildu), Maria Guijarro (PSOE) eta Roberto Uriarte (Podemos).

'Egunak egin du' saioaren debatea ostegunetan izango da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.