Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan, ETB1en

Iñigo Diaz de Ceriori elkarrizketa, gaur, 'Egun On Euskadi'n

A.A. | EiTB

Igandeko Athletic-Real derbiaren karietara, bi taldeetan aritutako jokalaria hartuko dute gonbidatu.

  • Diaz de Cerio

    Diaz de Cerio

Igandean San Mamesen Athleticek eta Realak jokatuko duten derbiari begiratuko diote 'Egun On Euskadi' saioko elkarrizketaren tartean gaur goizean. Euskal derbiez, bi taldeen jardunaz eta futbolaz hitz egiteko, Iñigo Diaz de Cerio futbolari ohi eta enpresaria hartuko du gonbidatu Estepan Aldamiz-Etxebarriak. Diaz de Cerio Realean aritu zen hainbat urtetan, eta, gero, Athleticen ere bai.

Aktualitateak dakartzan gaiak aztertzeko, Ludger Mees, Xabier Riezu eta Niko Moreno bilduko dira solasaldirako mahaira.

'Egun On Euskadi' goizeko 9etatik 11etara bitartean izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean. Estepan Aldamiz-Etxebarria du gidari, eta Xabier Usabiagak ere parte hartzen du albisteen kontakizunean.

kontakizunean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista