Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Gaur, 09:00etan

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, 'Egun On Euskadi' saioan

A.E.|EiTB

Jagoba Alvarezek, Iker Bizkarguenagak eta Koldo Bilbaok hartuko dute parte solasaldirako mahaian.

Gaur goizean, 'Egun On Euskadi' saioan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria hartuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak. Berdintasuna eta indarkeria matxista hizpide nagusi izango dituen elkarrizketan, Martxoaren 8ko kanpainaren ardatzaz ere arituko dira. Aurten, nesken eta mutilen arteko desberdintasunak eragiten dituen mezuen gainean ohartaraziko du Emakumearen Nazioarteko Eguna gogoratzeko kanpainak.

Bestalde, aktualitatea aztertzeko, Jagoba Alvarez, Iker Bizkarguenaga eta Koldo Bilbao izango dituzte solasaldirako mahaian.

'Egun On Euskadi' 09:00etan izango da ikusgai, ETB1en.