Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan, ETB1en

Iñaki Goirizelaiari elkarrizketa, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n

A.A. | EiTB

EHUko errektorea hartuko du gonbidatu Estepan Aldamiz-Etxebarriak.

Euskal Herriko Unibertsitatearen inguruko gaiak jorratuko dituzte gaur goizean 'Egun On Euskadi' saioko elkarrizketaren tartean, Iñaki Goirizelaia errektorearekin. Euskampus eta Basque Yourself International Summer School ekimenez galdetuko dio Estepan Aldamiz-Etxebarriak, bere zazpi urte eta erdiko agintaldiaren eta mugarri garrantzitsuenen errepasoa egitearekin batera.

Elkarrizketan esandakoak eta egunak dakartzan beste gaiak izango dituzte hizpide solasaldirako mahaian Jose Mari Pastorrek, Juan Mari Juaristik eta Maite Iturratek.

'Egun On Euskadi' goizeko 9etatik 11etara dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.