Egun on Euskadi
09:00etan ETB1en
Errefuxiatuen inguruan arituko dira 'Egun On Euskadi' saioan
A.E.|EiTB
Garazi Barriuso Unicef Euskadiko Komunikazio arduradunarekin eta telefonoz Ane Irazabal EiTBren bidali bereziarekin egongo dira.
Gaur goizean, ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegiko elkarrizketaren tartean errefuxiatuen egoera izango dute hizpide.
Hasteko, Garazi Barriuso Unicef-eko Euskadiko ordezkaritzaren Komunikazio arduraduna hartuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak, eta ondoren, Ane Irazabal EiTBko bidali bereziak Idomenin bizitako egoeraz hitz egingo du telefonoz.
Solas mahaian, bestalde, Niko Moreno, Iñaki Galdos eta Duñike Agirrezabalaga egongo dira.
'Egun On Euskadi' 09:00etan egon ohi da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.