Egun on Euskadi
09:00etan
Aralarko Rebeka Uberarekin elkarrizketa, gaurko 'Egun On Euskadi'n
EITB
Aralarko koordinatzaile nagusiak horren ibilbide politikoa amaitutzat emateko arrazoiak azalduko ditu.
Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Rebeka Ubera, Aralarko koordinatzaile nagusia, elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan. Solasaldian, Aralarko zuzendaritzak alderdiaren ibilbide politikoa amaitutzat emateko dituen arrazoiez arituko da, eta ezker abertzalea EH Bilduren baitan batzeko arrazoiak azalduko ditu.
Horrez gain, Fabio Gonzalez, Andoni Unzalu eta Mikel Aramendi solaskideek eguneko albiste nabarmenenak aztertuko dituzte mahai-inguruan.
'Egun On Euskadi', 09:00etan hasita izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.