Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n

A.E. | EiTB

Pilar Kaltzadak, Arkaitz Fullaondok eta Iñaki Galdosek hartuko dute parte solasaldirako mahaian.

Gaur goizean, ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia elkarrizketatuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak. LAB sindikatuak kurtso berrirako dituen erronka nagusiak izango ditu ahotan Aranburuk. Horrez gain, Pilar Kaltzadak, Arkaitz Fullaondok eta Iñaki Galdosek hartuko dute parte aktualitatea aztertzeko solasaldirako mahaian.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.