Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan

Pederastia kasuak hizpide, asteleheneko 'Egun On Euskadi'n

EITB

Estepan Aldamiz-Etxebarriak Alberto Barandiaran eta Miren Rubio kazetariak elkarrizketatuko ditu.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Alberto Barandiaran eta Miren Rubio kazetariak elkarrizketatuko ditu ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal Herriko elizan liburua idatzi dute Iñigo Astizekin batera, eta bertan lantzen diren gai eta kasuak azalduko dituzte hitzorduan zehar.

Horrez gain, Arkaitz Fullaondo, Fabio Gonzalez eta Elsa Pamparacuatro solaskideak izango dituzte saioan.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.