Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

ETB1, 09:00

Marian Beitialarrangoitiari elkarrizketa, gaurko 'Egun On Euskadi'n

A.A. | EiTB

Iñigo Santxo abokatua ere hartuko dute haur lapurtuen gaiaz hitz egiteko.

  • Marian Beitialarrangoitia. Argazkia: EFE

    Marian Beitialarrangoitia. Argazkia: EFE

Gaur, ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan, eguneko aktualitatearen kontakizuna egiteaz gain, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduk Madrilen duen diputatua elkarrizketatuko dute. Bigarren gonbidatu bat ere izango dute: Iñigo Santxo abokatua. Duela egun batzuk Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Batzordean agerraldia egin zuen Amaia Cerejido 'lapurtutako umea'ren abokatu da Santxo. Kasu horren nondiko norakoak azaltzeaz gain, guraso biologikoen bila dabiltzan ume lapurtuei laguntza emateko eskaera egin zuen.

Solasaldirako mahaian, Iñaki Galdos, Iraia Oiarzabal eta Felix Iriarte izango ditu lagun Estepan Aldamiz-Etxebarriak.

'Egun On Euskadi' saioa 09:00etatik 11:00etara izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista