Egun on Euskadi
09:00etan
Ahal Dugu-Podemoseko Aitzole Araneta, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n
EiTB
Horrez gain, Juanjo Olasagarre, Itziar Irazabal eta Fabio Gonzalez solaskideak izango dituzte saioan.
-
Iban Garate aurkezlea.
Gaur goizean, Aitzole Araneta Ahal Dugu-Podemos alderdiaren Donostiako alkategaia, ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian izango da gonbidatu, eta Iban Garatek egungo egoera politikoaren inguruan egingo dizkion galderei erantzungo die.
Horrez gain, Juanjo Olasagarre, Itziar Irazabal eta Fabio Gonzalez solaskideak mahai-inguruan bilduko dira egun-eguneko gaiak aztertzeko.
'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.


