Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur gauean

Josean Bengoetxea aktorea protagonista, 'EiTB Kultura-Transit' saioan

A.A.

EiTB

Aurten Zinemaldian aurkeztu diren lau filmetan hartu du parte donostiarrak.

Josean Bengoetxea aktoreari buruzko erreportajea dakarkigu asteon 'EiTB Kultura-Transit' saioak. Aurten Zinemaldiko alfonbra gorria gehien zapaldu duen aktorea dela esan genezake, bertan aurkeztu diren lau euskal filmetan hartu baitu parte donostiarrak.

2009. urtean Ander pelikulako protagonista izan arte, bigarren mailako paperetan ikusi ahal izan genuen Josean Bengoetxea. Homosexualen arteko amodiozko istorio hura mugarri izan zen bere ibilbidean. Gaur egun, Euskal Herrian ez ezik, Madrilen ere dihardu lanean, zinema, antzerkia eta telebista uztartuz. Luze eta zabal mintzatuko zaigu ostegun gauean ikusgai izango den erreportajean.

Ohi denez, kultur proposamenen errepasoarekin osatuko da 'EiTB Kultura-Transit' saioa: zinema-estreinaldiak (gehienak Zinemaldian bertan aurkeztutakoak), musikaldiak eta Asier Leoz Euskadi Irratiko 'Portobello' saioko gidariaren musika-gomendioa.

'EiTB Kultura' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.