Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

WAS talde getxoztarraren 'Gau ama' diskoaz, gaur, 'EiTB Kultura'n

A.H. | EITB

Horrez gain, Zuhar Iruretagoiena sortzailearen lana ezagutuko dute gertutik.

WAS getxoztarren Gau ama disko berriak jarriko dio musika gaur gaueko 'EiTB Kultura Transit' saioari. Garai berri bati ekin dio orain artean We Are Standard izena zuen taldeak, euskal folklorean errotuta landu duen pop elektronikoarekin. Euren izen eta soinu berriaz, orain 14 urte sortu zenetik taldeak izan duen bilakaeraz eta ostiralean diskoa plazaratzearekin bat hasiko dituzten kontzertuez hitz egingo du laukote bizkaitarrak.

Donostia 2016ri eskainitako atalean, Irakurketak ekimenaren berri emango du saioak: hainbat liburu-denda eta liburutegitan jarri den liburu-erakustoki bereziak.

Amaitzeko, Zuhar Iruretagoiena izango da aste honetako sortzailea. Artista zarauztarrak 'Excéntrica' erakusketa du ikusgai Bilboko La Taller gunean: argazkiak, eskulturak, grabatuak, collageak... Bestalde, Donostia 2016ren baitan, LABORE programaren beka jaso du artistak, eta San Telmo Museoan garatuko duen proiektuaz ere hitz egin du.

'EiTB Kultura-Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.