Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Arkitektura, 'EiTB Kultura'ren ardatza aste honetan
Aste honetako saioa, Euskal Herriko arkitektoen elkargo ofizialak hiru urtean behin antolatzen duen lehiaketan, aurtengo arkitektura saria jaso duten eraikinetan sartuko da.
Arkitektura izango du ardatz aste honetako 'EiTB Kultura Transit'ek. Euskal Herriko arkitektoen elkargo ofizialak hiru urtean behin antolatzen duen lehiaketan, aurten arkitektura saria jaso duten eraikinetan sartuko da saioa.
Donostiako Musikene, Bilboko Carreras–Mugica arte galeria, Iruñeko alde zaharreko birkokatze etxebizitzak eta Cintruenigoko #20 etxea (Casa #20) lanak aurkezteaz gain, gaur egungo arkitekturaz, bere funtzioaz eta betebeharretaz jardungo dira euren egileak: Pereda-Perez, Rue eta GAZ arkitektura estudioak.
Azken urtean Donostian inoiz baino pelikula gehiago filmatu dira. Besteak beste, 12 film labur egiten ari dira Donostia 2016ko proiektu batean, Kalebegiak. Denen artean Kalebegiak bilduma sortuko dute. Ibilbide luzeko zuzendariak eta hasiberriak direnak daude proiektuan. Horietako batzuk 'EiTB Kultura' saioan izango dira ikusgai.
Sortzaileen atala, azkenik, Inazio Escudero artistari eskainiko zaio aste honetan. Instalazioek, performanceek, musikak edo bideoek osatuko dute atal hau, besteak beste, bere praktika atistikoa, inprobisazioa eta esperimentazioaz jardungo da.
'EiTB Kultura Transit' ostegunean izango da ikusgai, 00:00etan ETB1en eta 01:00etan ETB2n.
ETB2n.