Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Eguna Musikenen igaroko du aste honetako 'EITB Kultura' saioak

A.H. | EITB

Horrez gain, Incógnita Patagonia proiektuaren berri emango dute, Txileko Patagoniako glaziarren inguruko egitasmoa.

Aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioa Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko eguneroko bizitzan murgilduko da.  Klaseak ezagutuko ditu eta ikasle, irakasle eta arduradunekin arituko da eskolaren 15. urteurrenean. Musikeneko maila eta taldean jotzeko zein musika heziketa orokorra jasotzeko eskolak duen eskaintza zabala goraipatzen dute ikasleek, eta gainera, Donostiako Benta Berri auzoko eraikin berriak ekarri dizkien abantailak aipatuko dituzte.

Incógnita Patagonia proiektua ere ezagutuko dute aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioan, protagonista dituen Eñaut Izagirre, Ibai Rico eta Evan Miles glaziologo eta mendizaleekin. Izaera bikoitza duen espedizio bat da: esplorazio alpinismoa egiteaz gain, glaziarrak ulertzeko neurketa zientifikoak ere egin dituzten. Hau dena, Patagonia txiletarreko izotz masa urrunen eta ezezagunenetako batean: Suaren Lurraldeko Hoste uhartean, hain zuzen. Espedizio guztia dokumentatzen duen pelikularen azken ukituak egiten ari direnean elkartu da 'EiTB Kultura' beraiekin. Filma Bilbao Mendi Film Festivalean estreinatuko dute.

Amaitzeko, Donostia 2016 hizpide hartzen duen atalean, 'Lekurik gabe, denborarik gabe' erakusketaren berri emango du saioak.

'EiTB Kultura Transit' gaur gauean emitituko da, ETB1en eta ETB2n.

ETB2n.