Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en

Artium Museoaren aro berriaz, gaur, 'EiTB Kultura Transit' saioan

A.A. | EiTB

Empty Files Gaztea Maketa Lehiaketako talde irabazlearekin ere egongo dira.

Aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak Gasteizko Artium Museoaren aro berria izango du hizpide nagusi. Sei hilabetez berritze lanak egin ostean, bere erakusgela handiak zabalik ditu berriro.

Daniel Castillejo zuzendariarekin mintzatuko dira museoak eskuartean dituen erronka nagusien inguruan. Plan estrategiko berria abian jartzearekin batera, krisiaren ostean, obra berriak erosteko moduan dira.

Hain zuzen ere, museoaren arte lan handiak biltzen dituen 'Artea eta (artearen) sistema' erakusketaren komisarioa da Castillejo eta horretaz ere mintzatuko da EiTB Kultura'ko lan-taldearekin.

Halaber, Artiumak zabaldu dituen beste bi erakusketak ezagutuko dituzte. Batek Juan Perez Agirregoikoa artista euskalduna du protagonista eta besteak Liliana Porter artista argentinarra.

Bestalde, 26. Gaztea Maketa Lehiaketako talde irabazlearekin izango da 'EiTB Kultura Transit': Empty Files. Txufo Wilsonek 2013an sortu zuen banda, soinu ezberdinak landu eta musikan esperimentatu asmoz. Pixkanaka, eta zuzenera moldatzeko asmoarekin, bere lagun eta beste taldeetako kideak batu zitzaizkion. 90eko hamarkadako musika post-industriala eta Bristoleko Trip Hop mugimendua abiapuntu gisa hartuta, rock elektronikoa jorratzen dute. Entsegu lokalean batu dira haiekin, lehiaketako finalaren hurrengo egunean.