Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Gasteizko Martxoaren 3ko gertakariak, gaur, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EiTB

Horrez gain, Iker Elorrieta zuzendariaren azken lana ezagutuko dute, Mendi Film jaialdiaren baitan aurkeztuko duen 'Mr. Ibex' filma.

1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak greban zeuden langileen batzar bat tiroz desegin, bost langile hil eta ehunka pertsona zauritu zituen Gasteizen. Vitoria, 3 de marzo pelikulak gertakari haiek zinema-aretoetako pantailara eramango ditu, eta aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak bertatik bertara ikusiko ditu filma grabatzeko lanak, Gasteizen bertan. Fikziozko film luzea izango da, eta erantzukizun handiko proiektua da, pelikularen zuzendari, aktore eta ekoizleen hitzetan, gertakari hark leku berezia baitu Gasteizko eta Euskal Herri osoko memorian. 2018an estreinatuko da.

Bestalde, aste honetako saioak Iker Elorrieta zuzendari eta errealizadorea izango du protagonista. Hamabost urte daramatza ikus-entzunezkoen munduan lanean, publizitate lanak eta surfari lotutako bideoak egin ditu, eta dokumentalgintzan ere aritu da. Horren adibide da Mr. Ibex filma, asteotan egiten ari den Mendi Film jaialdian aurkeztu duen dokumental laburra.

Iaz jaialdi berean aurkeztu zuen I forgot myself somewhere pelikula grabatzen ari zela sortu zuen Mr. Ibex lana, Pakistango herri txiki bateko ehiztari ohi baten eta biziki maite dituen basahuntz alpetarren arteko harremana erakusten duen istorioa.

'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en (23:25) eta ETB2n (00:50).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista