Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Donostiako DFeria arte eszenikoen jaialdia, gaur, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EITB

Gainera, Ander Sagastiberri margolariaren lana ezagutuko du saioak.

Aste honetako 'EITB Kultura Transit' saioak Donostiako DFeria arte eszenikoen jaialdia eta Ander Sagastiberri margolariaren lana hartuko ditu hizpide.

"Tabua" izango da Donostiako DFERIA jaialdiaren 24. edizioaren gaia, eta hemengo eta nazioarteko 34 proposamen bilduko ditu martxoaren 5etik 8ra. Aste honetako 'EITB Kultura Transit' saioan, jaialdian ikusgai izango den Sherezade eta tipularen azalak Vaiven konpainiaren antzezlanaz, eta DFERIA jaialdiaren aurtengo eskaintzaz arituko gara.

Bestalde, Ander Sagastiberri margolari bilbotarrak bere margolanak erakutsi dizkigu. 'Barriek 2018' programako hautatuetako bat izan da, eta Rekalde Aretoan erakusketa izango du irailean.

Gaur egun, obra berria prestatzen ari da: olioz margotzen dituen koadroei argazkiak atera, Photoshop programarekin moldatu, eta berriro ere koadrora eramaten ditu. Margo koipetsuek ematen dioten kaosa maite duela dio.

Ikus-entzunezkoetan ere badabil, Vulk taldearentzat eta Serpiente bandarentzat sortutako bideoklipak dira horren adibide.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1