Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Belako taldea protagonista, aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioan

EITB

Saioak, gainera, 'Zakuak' atal berria jarriko du martxan. Astero, kultur arloko lagun batek bere zakuan gordetzen dituen gomendioak ekarriko ditu.

  • Belako taldea

    Belako taldea

Belako talde mungiarrak Render me numb, trivial violence diskoa kaleratu berri du. Euren ibilbideko hirugarren lan luzea da eta zuzenekoetan duten soinua lortu guran grabatu dute. Lehen kontzertua Bilbon eskaini ostean, bira luze batean murgilduta daude honezkero. Birari ekin hasi aurretik beraiekin izan da 'EiTB Kultura Transit' saioa.

Horrez gain, aste honetako Sortzaileak ataleko protagonista Ane Pikaza izango da. Arte Ederrak eta antzerkia ikasi zituen batera. Besteren artean, laster zine aretoetan izango den Vitoria 3 de marzo filmean parte hartu du, eta Arriagak estreinatuko duen Sylvia Plathen Hiru emakumeak obran ere ikusiko dugu aurki.

Bere jardun artistikoa ilustrazioaren arloan ere lantzen du. Zinegoak 2018ko kartela, adibidez, berak egindakoa da. Baita Izar, gau arabiarra eta beste hamaika antzezlanetakoa ere. Batzuetan elkarri begira dauden eta besteetan eskutik helduta doazen bi mundu ezagutu dituzte Pikazarekin.

Aste honetako 'EITB Kultura Transit' saioak berrikuntza bat ekarriko du: Zakura atal berria. Atal honetan, astero, kultur arloko lagun batek bere zakuan dituen gomendioak ekarriko dizkigu. Lehen gonbidatua Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria izango da eta Elgoibarrera eraman gaitu, kultur proposamenei buruz hitz egiteko.

'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.