Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur, ETBen1 eta ETB2n

Emakume artistak eta Azala arte sormenerako espazio berezia 'EiTB Kultura Transit'en

EiTB

Arte sormenerako leku erreferentzial bihurtu da azken hamarkadan.

Arabako Lasierra herrian dago kokatua Azala espazioa. Arte sormenerako leku erreferentzial bihurtu da azken hamarkadan, asko baitira bertara beren proiektu artistikoen gainean esperimentatzera joaten diren artistak. Han izan da 'EiTB Kultura Transit'.

Arte Ederrak ikasten hasi zen garaian sartu zen buru-belarri antzerkian Miren Gaztañaga. Horregatik, Bilboko La Fundición espazioa aukeratu du bere kultur gomendioen berri emateko. Han ikusi zituen bere ibilbidean eragin zuzena izan duten obrak. Pare bat disko eta pelikula esanguratsurik ere ez dira falta aktore honen gomendio zakuan.

Paula Estevez ilustratzaile eta komikigilearekin egon gara. Zuk zeuk egin filosofia buru, fanzineen munduan murgilduta ibili da azken urteetan eta Donostian ospatzen den Guillotina jaialdiko antolatzaileetako bat da. Tupust! emakume komikigileen kolektiboaren parte ere bada, eta Jare komikia sortu du, aurki argitaratuko duten bildumarako.

Marrazkilaritzaren bidez ez ezik, musikaren bidez ere asetzen du Estevezek bere sorkuntza gogoa eta Oki Moki izenpean ikus dezakegu eszenatoki gainean, Aritz Aranbururekin batera.

'EiTB Kultura' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.