Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Jose Luis eta Usoa Zumeta jarduera bizian, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EITB

Horrez gain, Paul Urquijo zinemagilearekin eta Mikel Aristregi fotokazetariarekin arituko da aste honetako saioa.

  • "EiTB Kultura Transit" saioaren irudi bat. Argazkia: EiTB

    "EiTB Kultura Transit" saioaren irudi bat. Argazkia: EiTB

Jose Luis Zumeta eta Usoa alaba bisitatuko ditu gaur 'EiTB Kultura Transit' saioak Usurbilen partekatzen duten estudioan. Tokia jarduera bizian aurkitu dute. Margolari famatuak azken bi urteotan sortu dituen dozenaka lanez inguratuta; Usoa serigrafista, berriz, German Gargano artista argentinarrarekin lanean, azaroan Bilbon egingo den grabatu jaialdiari begira. Jose Luis Zumetaren azken margolanak Bartzelonan ari dira erakusten hilabete hauetan, eta datorren urtean beste hiru erakusketa izango ditu Euskal Herrian.

Bestalde, pertsonaia mitologikoak eta munstroak ditu gustuko Paul Urkijok. Errementari filmaren zuzendariak Gasteizko Zuloa liburu-dendan erakutsiko dizkigu gai horiek lantzen dituzten bizpahiru libururen adibideak. Horrez gain, Mantar eta Kvelertak musika taldeak, La princesa Mononoke animazio filma eta A ghost story filma aterako ditu zakutik.

Sortzaileak atalaren gonbidatua, berriz, Mikel Aristregi fotokazetaria da. Mongolian (Ulan Bator), Kanbodian eta Vietnamen egin ditu erreportajeak, eta epe luzeko bidaien emaitza izan ohi dira. Egun, bere jaioterrian, Hernanin, bizi da, eta herri kirolen inguruko lana osatzen ari da. Idi demak ditu jo puntuan, oraindik ere "zer kontatu nahi duen bilatzen" ari bada ere. Aristregiren estudioan izan da 'EiTB Kultura', eta lanean ikusteko aukera ere izan dute.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.