Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

2018ko protagonistak eta erreportajeak, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit'en

EiTB

2018an kulturak eman duen guztia laburbilduko dugu, tartean, aurten izan diren protagonista eta gai nagusienak ekarriko ditugu gogora.

  • "EiTB Kultura Transit"

    "EiTB Kultura Transit"

2018an kulturak eman duena laburbilduko dute 'EiTB Kultura Transit' saioaren gaurko atalean. Urteko protagonistak, erakutsi ditugun kultur barrunbeak, 'EiTB Kultura'ren zakua proposamenez bete duten kulturzaleak eta hainbat sortzaileren adierazpide azalduko dira saio berezi honetan. Ordu erdian irudi erakargarriak eta testigantza interesgarriak ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Protagonistak

2018ak musika berriak entzun dira, sariak banatu, atzetik lan handia duten pelikulak emititu eta artista entzutetsuen azken sorkuntzak erakutsi ditu. Denetarik asko. Belako, Gari, Anari, Ramón Agirre, Lucia Lacarra, Itziar Okariz, Asier Mendizabal, Miriam Ocariz eta noski, Beste egun bat bizirik, Oreina eta beste hainbat filmen taldeak azalduko dira, besteak beste.

Barrunbeak

Nola sortzen dira disko, koreografia edo argazkiak? Nola prestatzen dira jantziak eta efektu bereziak pelikula baterako? Artelanak sortzeko, saltzeko eta zaintzeko hamaika toki ezagutu ditugu aurten, horren erakusle, urtean zehar kulturaren barrunbeetan ezagututako hainbat toki erakutsiko dituzte urteko laburpen honetan.

Zakua

Zinemagileak, aktoreak, musikariak, idazleak, eta, batez ere, kulturzaleak bete dute proposamenez 'EITB Kultura'ren zakua. Euren disko, liburu eta film kutunak komentatzeaz gain, Euskal Herriko liburu eta disko dendak erakutsi dizkigute, baita beste hainbat espazio ere.

Sortzaileak

Zenbat buru, hainbat aburu. Eta zenbat sortzaile, hainbat adierazpide. Denak ezagutu nahi ditugu 'EiTB Kultura', beraz, estudiotik plazara, entsegu-gelatik eszenatokira eta antzokitik platora ibili gara buru sortzaile horien bila.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en (23:40ean), ETB2n (00:55ean) eta eitb.eus-en.