Eitb Kultura
ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en
Irudiei musika jartzen, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan
EiTB
Nerea Alberdi eta Aranzazu Callejarekin.
-
Nerea Alberdi biolin-jotzailea ETBko beste saio batetik ateratako irudian.
Nerea Alberdi eta Aranzazu Callejarekin egongo da gaur gauean 'EiTB Kultura' saioko lantaldea. Film luze, film labur eta antzezlanetarako musika sortzen dute Alberdik eta Callejak. Biak dira biolin-jotzaileak formazioz, eta urte asko daramatzate irudiei musika jartzen. Aranzazuk Borja Cobeagaren lanak musikatu ditu; adibidez, oraintxe bukatu berri du Después de María dokumentala. Nereak konpositore, moldatzaile eta orkestrazio lanak egiten ditu. Azken lanen artean dago Gerardo Herrero zuzendariaren azken pelikula. Biek hitz egin dute musikak irudiei eransten dienaz, eta irudiaren menpe sortzeaz.
Miren Agur Meaberen kutunak
Lekeitioko uhartearen bueltan hitz egin du Miren Agur Meabek bere proposamenez, Hezurren erretura ipuin-liburua kaleratu berritan. Besteak beste, gustuko ditu Iratxe Fresnedaren Lurralde hotzak filma eta A late quartet, Eraul taldea eta Del color de la leche eta Irautera liburuak.
Luthier baten tailerra
Halaber, Ander Arroitajauregiren tailerrean sartu dira aste honetan, luthier baten munduan murgiltzeko. Barroko eta Errenazimentu garaiko musika-tresnak egiten aditua da, eta azken hamabost urteotan sortutako instrumentuak, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Herbehereetan eta Japonian entzun daitezke.
Ganba biola, biolinak, biolak, txelo barrokoak... hamaika instrumentu pasatu dira eibartarraren eskuetatik.
'EiTB Kultura' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1 (23:35), ETB2 (01:05) eta eitb.eus-en.