Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Armak artelan bihurtu dituen "Calibre 16" erakusketa, aste honetako "EiTB Kultura"n

EiTB

Horrez gain, Pello Irazu eta Aitor Etxeberria artisten lanak ezagutuko ditu saioak, eta Ainara Gurrutxaga aktoreak bere kultura proposamenak egingo ditu.

  • EiTB Kultura.

    EiTB Kultura.

Aste honetako "EiTB Kultura" saioan, "Calibre 16" erakusketa bisitatuko dute Eibarko Portalea kultur etxean. Bertan, zenbait artista mexikarrek Eibarko armagintza historia berrikusi dute, armak artelan bihurtuz.  

Horrez gain, Ainara Gurrutxaga aktore eta antzerkigilearen kultur proposamenak jasoko dituzte, eta, besteak beste, Errenteriako paper fabrikara eramango ditu.

Pello Irazuk egunotan Bilbon daukan "Dardara" erakusketa ere bisitatuko dute artistarekin berarekin.

Amaitzeko, Aitor Etxeberria margolari eta eskultoreak Elgoibarren duen estudioan izango dira.

"EiTB Kultura" ostegun gauean izango da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.