Publizitatea
Itxi

2020/03/05

00:40

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Zinegoak jaialdian murgilduko da "EiTB Kultura" saioa gaur gauean

EiTB

Antton Elizegi argazkilaria, Odei Barroso bertsolaria eta Zaloa Ipiña artista ere protagonista izango dira.

  • 2020ko Zinegoak jaialdiko kartela

    Zinegoak jaialdiko kartela. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, "EiTB Kultura" saioa Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszeniko jaialdian murgilduko da: Rara pelikula txiletarra zuzendu duen Pepa San Martinekin, Tu me manques bolibiarra zuzendu duen Rodrigo Bellotekin, Glittering misfits egin duen Iban del Camporekin eta Mi pequeño gran samurai zuzendu duen Arantza Ibarrarekin mintzatuko dira. 

Horrez gain, Antton Elizegi argazkilariarekin egongo dira Donostiako San Telmo museoan. Azken 50 urteetan egin dituen argazkien atzera-begirakoa antolatu dute bertan. 

Odei Barroso rapero eta bertsolariak, bestalde, bere kultur gomendioen berri emango du Baionako Zizpa Gaztetxean eta L’Atalante zineman

Eta Zaloa Ipiña artistaren lana ezagutuko dute Bilboko Euskal Museoan: "Gorreri bisuala" izeneko erakusketa du bertan. 

"EiTB Kultura" saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;