Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

Horman Poster kolektiboarekin izango da, gaur gauean, "EiTB Kultura" saioa

EITB

Gainera, Dorleta Urretabizkaia aktorea eta Cecilia Payne eta Kuartz musika taldeak gehiago ezagutzeko aukera eskainiko du saioak.

  • "EiTB Kultura" saioa

    "EiTB Kultura" saioa. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, kultur arloko hainbat protagonista eta proiektu ezagutzera emango ditu "EiTB Kultura" saioak.

Batetik, Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana ezagutzera emango du Horman Poster kolektiboarekin. Ikuskizuna Sofoklesen tragediaren bertsio propioa da, Sofoklesen Antigona testutik abiatuta sortutakoa. Proiektua hobeto ezagutzeko asmoz, taldeak Garaion Sorgingunean egin dituen azken entseguetan izango da saioa.

Horrez gain, Dorleta Urretabizkaia aktoreak bere gustuko liburu, pelikula eta diskoen berri emango du Donostiako Farandulan. Eta Cecilia Payne taldeak SUN disko berriaren nondik norakoak kontatuko ditu.

Bukatzeko, musikaz gozatzeko tartea eskainiko du programak. Kuartz rock bikoaren musika entzuteko aukera izango da, izan ere, bigarren diskoa atera dute aurten.

"EiTB Kultura" saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 23:15ean ETB1en eta 00:30ean ETB2n. Bi saioak eitb.eus-en bidez ere jarraitu ahal izango dira.