Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en 23:30ean

Al Borde Films zinema ekoiztetxeari buruz, gaur gauean, "EITB Kultura"n

EITB MEDIA

Horrez gain, Olatz Salvadorren proposamenak, Josune Urrutia ilustratzailearen lanak eta Dupla musika taldearen hainbat abesti ezagutuko ditu saioak.

  • "EITB Kultura"

    "EITB Kultura". Irudia: EITB Media

Gaurko "EITB Kultura" saioak lau kultura proposamenen berri emango du.

Hasteko, Al Borde Films zinema ekoiztetxearen lana ezagutzera hurbildu da programa. 2015ean sortutako ekoiztetxe independenteak identitateak osatzen laguntzen duten filmak sortzea du helburu.

Jarraian, Olatz Salvador musikariak gustuko dituen liburu, disko eta filmen berri emango du.

Horrez gain, Josune Urrutiak bere ilustrazioak erakutsiko ditu. Formakuntza luze baten ondoren, egun komikietan eta ilustrazioetan jarduten du lanean, buru-belarri. Bere ibilbideari ere botako dio begirada bat aste honetako saioak.

Amaitzeko, Dupla musika taldeak hainbat abesti eskainiko ditu baserrian. Aguraingo taldeak landa-eremuan sortzen du musika, popa, elektronika eta hip-hop estetika uztartuz. 2020ko Durangoko Azokan kaleratu zuten lehen lana, Folklore izenpean.

"EITB Kultura" gaur, 23:30ean izango da ikusgai ETB1en, eta 00:30ean ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus-en ere izango dira ikusgai.