Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

23:30etik aurrera, ETB1en

'Amua' antzezlana ezagutzen, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan

EITB Media

Horrez gain, Zarauzko Photomuseumen izango dira, Jakoba Errekondok bere kultur promosamenak azalduko ditu eta Mikel Ruiz artistaren lana ezagutuko du saioak.

  • "EITB Kultura"

    "EITB Kultura". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Amua antzezlaneko entseguetako batean izango da "EITB Kultura" Larzabalen, Manex Fuchs, Ximun Fuchs eta Maite Larburu laneko protagonistekin.

Horrez gain, Zarauzko Photomuseum argazkilaritza eta zinemari eskainitako museoan ere izango da programa.

Ondoren, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak bere kultur proposamenen berri emango du.

Eta, bukatzeko, Mikel Ruiz Pejenaute artistaren lana ezagutuko du saioak, grabatuak, pintura eta eskultura lantzen baititu.

"EITB Kultura" 23:30etik aurrera izaten da ikusgai ETB1en, eta 01:00etatik aurrera, ETB2n. Gainera, eitb.eus atarian ere izaten da ikusgai.