Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Bilboko Arte Ederren Museoan izango da "EITB Kultura" saioa gaur gauean

EITB Media

Ane Zabala kazetaria, Javier Rodriguez diseinatzaile grafikoa eta autozentsura lantzen duen 'EZ' ikuskizuna izango dira gaurko beste protagonistak.

  • Bilboko Arte Ederren Museoa

    Bilboko Arte Ederren Museoa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Bilboko Arte Ederren Museoak aurten eskuratu dituen obren berri emango digu, gaur gauean, "EITB Kultura" saioak. Horrez gain, EZ obraren erresidentzia teknikoa bisitatuko dute Donostiako Gasteszenan. Bertan harrapatu dute lantaldea: Oihana Varela, Erick Odriozola eta Ibon Taboada. Autozentsura lantzen du ikuskizunak, dantza garaikidea, performancea eta bideoaren bitartez. 

Ane Zabala kazetariaren kultur proposamenekin eta Javier Rodriguez diseinatzaile grafiko eta ilustratzailearen lanarekin osatuko da aste honetako programa. 

"EITB Kultura" saioa ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.